Skip to main content
EU
Kluba

Eibar Ondarroarekin #denokondarroarekin

Jokalari zein kirol teknikariek “Elkartasuna Ondarroarekin | Solidaridad con Ondarroa” kanpainarekin bat egiten dute

Azken asteotan Ondarroako bizilagunak bizitzen ari diren momentu zail hauetan, SD Eibarrek bere elkartasuna adierazi nahi dio Eibartik gertu den Lea-Artibai eskualdeko herri bizkaitarrari.

Hori dela eta, Ondarrutik gertu bizi diren teknikari zein jokalariek euren elkartasuna adierazi nahi izan dute bideo txiki batzuen bidez.

Asier Etxaburu (Ondarrutarra), Xabi Irureta (Berriatua), Jon Ansotegi (Berriatua) eta Asier Riesgo (Deba) jokalariak, José Luis Mendilibar (Zaldibar) entrenatzailea eta Fran Garagarza (Mutriku) Kirol Zuzendaria izan dira ekimen honetan parte hartu duten taldekideak.

Klubaren sare sozialetan #denokondarroarekin hashtag-aren bitartez zabaldu da kanpaina.