Skip to main content
Kluba

Eibar Munduan lehiaketaren irabazleak

SD Eibar Fundazioak antolatua izan zen, Klubaren 75. Urteurrenaren harira

There are no reactions yet. Be the first!

Teherango Arku Handiaren argazkia, Igor Mayorarena, izan da Eibar Munduan lehiaketaren irabazlea, Klubaren 75. Urteurrenaren harira SD Eibar Fundazioak antolatu duena.

Lehiaketa 2013. urteko urrian antolatu zuen 75. Urteurrenaren komisioak, taldea Bigarren Mailan zen garaian.

2015eko uztailan, taldea Lehen Mailan zela, jasotako argazki kopurua handia zen, eta haien kalitatea ikusirik, lehiaketaren oinarriak eguneratu ziren, sari gehiago gehituz.

Bestalde, erakusketa bat antolatzea erabaki zen, jasotako argazkiekin, eta Topalekun (Kultu) inauguratu zen urte hartako irailan. Klubera iritsi ziren hirurehun argazkietatik ehun zintzilikatu ziren bertan.

Erakusketara gerturatu zirenek, euren botoa eman zuten, eta hauxe izan da bozketaren emaitza:

Lehen saria: Teherango Arku Handia (Iran), Igor Mayora: lehen taldearen elastiko sinatua, Palku Presidentzialean Ligako partida bat ikusteko ohorezko bi gonbidapen eta merchandising pack bat.

Bigarren saria: Macchu Pichu (Peru), Leire Suarez: sinatu gabeko lehen taldearen elastiko bat, Palku Presidentzialean Ligako partida bat ikusteko ohorezko bi gonbidapen eta merchandising pack bat.

Hirugarren saria: Chichén Itzá (Mexiko), Iker Ruiz: Ipuruara bisita gidatua bi pertsonentzat, Tribuna Nagusian Ligako partida bat ikusteko gonbidapena eta merchandising pack bat.

Laugarren saria: Anís del Mono (Badalona), Elena Alamán: Tribuna Nagusian Ligako partida bat ikusteko gonbidapena eta merchandising pack bat.

Bosgarren saria: Mar en Dubrovnik (Croazia), Jorge I.: Ipuruara bisita gidatua bi pertsonentzat eta merchandising pack bat.