Skip to main content
EU
Kluba

Eibar Las Palmasi gailendu zaio Ligako etxeko azken neurketan (1-0)

Charlesen golak garaipen berri bat eman dio taldeari agurrak nagusi izan diren lehian

Eibar Las Palmasi gailendu zaio Ligako 37.jardunaldian. Armaginek ezinhobeto esan diote agur Ipuruari aurtengo denboraldian. Izan ere, denboraldiko hamalaugarren garaipena eskuratu du taldeak. Hasi eta berehala, Charlesek norgehiagoko gol bakarra egin du Orellanaren jokaldi bikain baten ostean.

Eibartarrek bikain ekin dute lehia. Ohi bezela, indar handierekin hasi dute neurketa. Gauzak horrela, lehen abagunerik garbienean Charlesek Chichizola gainditzea lortu du. Inuik pase bikaian eman dio Orellanari eta honek Charles bakarrik utzi du lehiako gol bakarra egiteko. Eibarrek errenta handitzeko aukerak izan ditu, hain zuzen ere Charlesen bitartez.

Armaginek bikain eutsi diote markagailuari eta aurkariak saiatu badira ere, ez dute Dmitrovic gainditzerik izan. Serbiarrak meritu handiko geldiketak egin ditu markagailua mugitu ez zedin. Bat eta hutsekoarekin amaiatu azkenean, emozioz beteriko lehia. Izan ere, jokalari askorentzat azkeneko partida izan da Ipuruan.