Skip to main content
Fundazioa

Eibar larunbatean estreinatuko da Garuneko Paralisidunen Liga nazionalean

Lehen jardunaldia Ibin izango da eta guztira zortzi taldek jokatuko dute txapelketa

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek datorren larunbatean estreinatuko du Garuneko Paralisia duten jokalariz osatutako taldea lehiaketa ofizialean. Talde armaginak Garuneko Paralisidunen kirol federazioak antolaturiko txapelketa berrian parte hartuko du lehen aldiz. Lehen jardunaldia Ibin (Alacanten) izango da.

Eibartarrak beste zazpi talderekin lehiatuko dira lau jardunalditan banatuko den Ligan. Lehen hiru jardunaldietan talde guztiek elkarren aurka jokatuko dute partida bakarrera. Laugarren jardunaldia, aldiz, play off batean erabakiko da aurretik izandako emaitzak kontuan hartura.

  1. jardunaldia: urtarrilaren 18tik 19ra Ibin (Alacant).
  2. jardunaldia: otsailaren 15etik 16ra Extremaduran (lekua zehazteke).
  3. jardunaldia: martxoaren 14tik 16ra (Pineda del Mar).
  4. jardunaldia: maiatzaren 15etik 16ra (Malaga).

Txapelketak Garuneko Paralisia dutenen gaixotasuna mailak kontuan hartuko ditu. Hala, kirolariak hiru multzotan banatuko dira. Lehen kategorikoak desgaitasuna handiena dutenak izango dira eta hirugarren kategorikoak, berriz, desgaitasuna txikienekoak. Talde guztiek gehienez hirugarren kategoriko jokalari batekin jokatu ahal izango dute eta derrigorrez zelaian gutxienez lehen kategoriko bat egon behar du beti.