Skip to main content
EU
Kluba

Eibar Kirol Elkarteko autobusa protagonista izango da Donostiako Boulevardean larunbatean

16:00tan hasi eta 19:00 arte autobusa barrutik ezagutzeko aukera izango da

Eibar Kirol Elkartearen autobusa Donostiako Boulevardaren kioskoaren alboan izango da larunbat arratsaldean, nahi duen guztiek bisitatu dezaten eta, era berean, sarrerak eta Ipurua ezagutzeko egingo diren zozketetan parte har dezaten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Eskualdeen Txokoa programaren barruan, eta Debegesaren babesarekin, Eibar KE protagonista izango da hilaren 18an, Gipuzkoako hiriburuan. 16:00tan hasi eta 19:00 arte lehen taldearen autobusa bertan izango da, nahi duten guztiek bisitatu dezaten. Irizar enpresak egindako i8 autobusa erakutsiko da. Era berean, hainbat zozketa egingo dira, Ipuruan jokatuko den hurrengo neurketarako sarrerak eta Ipurua ezagutzeko Tourrerako tiketak tarteko.