Skip to main content
EU
Fundazioa

Eibar KE-k iazko denboraldiko arropa soberakinak Greziako errefuxiatuei laguntzeko eman ditu

Eibar KE Fundazioak errefuxiatuei laguntzeko egindako beste ekintza sozialetako bat da

Azken urte bietan egin bezala, Eibar Kirol Elkarteak 2016-2017 denboraldiko arropa soberakinak ekintza solidario batean laguntzeko eman ditu. Izan ere, talde armaginak, bere fundazioaren bitartez, Grezian errefuxiatu siriarrei laguntzen lanean ari diren zenbait elkarteri eman dizkio arropak, bizi diren baldintza kaskarrak leuntzen lagundu asmoz. 

Koloreak Haizean elkarte gipuzkoarraren bitartez, Eibar KE Fundazioak emandako arropak giza eta hezkuntza programa ezberdinetan banatuko dira, Atenas eta Skaramagas herrialde greziarretan. 

Koloreak Haizeanekin batera beste hainbat elkarte lanean ari dira, Holes in the Borders edo Acciò Solidaria Mediterránea tartean, etxebizitza duinak eta gazteei zuzendutako bestelako ekintzak antolatuz. 

Ekintza honen bidez Eibar KE Fundazioak errefuxiatuak lagundu nahi ditu, orain arte #WelcomeRefugees kanpainan egin izan duen bezala.