Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar irmotasunez nagusitu da Espanyolen aurka (3-1)

Armaginek hirugarren garaipena jarraian eskuraru dute

Eibar ondo nagusitu zaio gaurkoan Espanyoli 3-1. Taldeak denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu du, hirugarrena jarraian, partida hasiera bikaina egin ostean. Kike Garciak goiz aurreratu ditu eibartarrak markagailuan eta atsedenaldiaren aurretik Alejok bigarrena egin du. Bigarren zatian, Jordanek arratsaldeko hirugarren eskuratu penaltiz.

Lehen zatiaren kontrola tartekatu egin dute bi taldeek. Hasi eta berehala armaginak markagailuan aurreratu dira. Arbillak maisuki jaurti du area ertzean Kikeri adierazitako falta, baina baloiak langan jo du Paul Alvarez atezainak ikutu ostean. Aldaratzea Kikek berak sareratzea lortu du, arratsaldeko lehena eginez.

Espanyol, ordea, tinko eutsi dio partidari eta erantzun ona eman dio jasotako golari, bi abagune garbi edukiz. Lehen aukeran Dmitrovicek ederki erantzun dio Gerarden jaurtiketari eta ondoren, Baptistaok ez du asmatu area barruan eibartarren atea zulatzen. Kanpotarren minutu onenak iritsi dira orduan, perikitoek geldikako jokaldietan eta kontraerasoetan arriskutsuak izan dira.

Lehen ordu erdia pasa ondoren, Eibarrek partidaren kontrola berreskuratu du. Orduan, 38. minutuan Alejok bigarrena lortu du eibartarrentzat jaurtiketa paregabean. Alvarezek ez du ezer egiterik izan hegalekoak egindako jaurtikearen aurrean. Gauza horrela, atsedenaldian markagailua bi eta hutsekoa izan da.

Bigarren zatian, eibartarrak hirugarren lortzeko gogoz atera dira zelaira. Lehen minutuan Dani Garciak aukera garbia izan du baina bere jaurtiketa langa gainetik irten da. Espanyol, aldiz, bere aukerak itxaron ditu lasai. 68. minutuan, ordea, Jordanek arratsaldeko hirugarrena egitea lortu du penalti puntutik.

Handik aurrera, lasai joan da partida eibartarrentzat. Izan ere, defentsa lanetan bikain ibili dira Mendilibarren mutilak. Zoritxarrez partida amaierako hamar minutu falta zirela, Enrichek bere atean sartu du Granerok ateratako falta. Espanyol saiatu den arren, markagailua ez da mugitu, eta Eibarrek denboraldiko bosgarren garaipena lortu du.