Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar Gironari gailendu zaio (1-4)

Armaginak lehen zatian hartutako errentaz baliatu dira hiru puntuak batzeko

Eibar Gironari gailendu zaio Ligako 36. jardunaldian lehia handiko norgehiagokan. Armaginak bi bider aurreratu dira markagailuan Kikeren bi golei esker, baina bigarren zatian etxekoek aldea murritztu dute geldikako jokaldi batean. Mendilibarrenek beren onena eman dute aurkarien erasoak gutxitzeko lehenik, eta ondoren, lasaitasunaren golak egiteko.

Eibarren berebiziko hastapenak bere fruituak eman ditu hasi eta berehala. Izan ere, 8. minutuan, Inuik baloia errekuperatu du zelai erdian Dani Garciarentzako eta honek eskura jarri dio Kikeri arratsaldeko lehena egiteko. Gironak, ordea, ez du amore eman eta minutuek aurrera egin ahala, arriskua eraman dute Riesgoren ate ingurura. Atezaina adi ibili behar izan da etxekoen abaguneei erantzuna emateko.

Girona hobeto zegoenean, aldiz, iritsi da Eibarren bigarrena. Kike Garcíak ederki burukatu du Cotek ipinitako kornerra eta baloia sare barrura bidali du. Lehen zatiaren azken jokaldian, gainera, aurrelariak hirugarrena egiteko abagune garbia izan du. Oraingo honetan, baina, Bonok erantzun paregabea eman dio jokalari eibartarrari.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, Gironak aldea murriztea lortu du geldikako jokaldi batean. Aday izan da aurkarien golegilea. Handik aurrera, etxekoak bultza eta bultza ibili dira berdinketaren golaren bila. Baina armaginak ezinhobe ibili dira defentsa lanetan, eta Riesgoren geldituez lagunduta, Gironaren berdinketa ekiditea lortu dute.

Hori gutxi balitz, 80. minutuan Eibarrek lasaitasunaren gola egin du. Inuik azkar atera du zelai erdian egin dioten falta eta Jordanekin jokatzea lortu du. Erdilaria bakarrik gelditu da Bonoren ate aurrean eta eskuin onez atezain marokoarra gainditu du.

Partidaren amaiera gertu zela, Inuik laugarrena egin du markagailua borobiltzeko. Jokalari japoniarra Kike Garciaren pasea jaso du área ertzean eta izkin egin ondoren, jaurtiketa sendoa egin du laugarrean eskuratzeko. Gauzak horrela, historiako lehen garaipena lortu du Eibarrek Montilivin.