Skip to main content
EU
Harrobia

Eibar, Gipuzkoako emakumezkoen futbol 8 txapelduna

Armaginek Euskadiko Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Eibarren emakumezkoen futbol 8 taldea Gipuzkoako txapeldun izendatu da eta asteburu honetan Euskadiko Txapelketa jokatuko du.

Atzo Garmendipen (Azpeitia) jokatutako Gipuzkoako finalean, armaginek 4-2 irabazi zioten Intxaurdiri, Etxebe (2), Daniela eta Laidaren golekin.

Garaipen honekin, Eibar asteburu honetako Euskadiko Txapelketarako sailkatu da, Artunduagan (Basauri). Larunbatean 12:00etan Arabako txapelduna izango da aurkaria eta igandean ordu berean Bizkaiko txapeldunaren aurka jokatuko du.

Taldearen entrenatzailea Ane Diez da eta bigarren entrenatzailea Irune Jimenez. Jokalariak Lorea, Ainhoa, Paule, Nora, Izar, Oihane, Alazne, Sara, Daniela, Noa, Leire, Sara Etxebe eta Laida dira.