Skip to main content
EU
Kluba

Eibar Fründe Al(l)eman(n) peñaren inaugurazioa Kolonian

Taldeak 16 jarraitzaile armagin biltzen ditu dagoeneko

Eibar Fründe Al(l)eman(n) Peñak inaugurazio ofiziala egin zuen eta lehen zuzendaritza-taldea hautatu zuen atzo bere egoitzan, Koloniako «Hammond Bar» tabernan.
Hasiera batean Eibar Fründe peña lagun-talde batek sortu zuen (Fründe hitzak «lagunak»esan nahi du Koloniako dialektoan), baina duela bi hilabete taldea pertsona berriak onartzen hasi zen, eta hamasei kide ditu dagoeneko.
Atzo ogitarteko eta garagardo artean egindako bileran, peñako kideek Alemanian SD Eibar animatu eta ezagutarazteko zer jarduera egingo dituzten erabaki zuten.
Bederatzi peñakide Ipuruan izan dira dagoeneko gutxienez behin azken hamabost urteotan eta «horregatik, gure SD Eibar maitea animatuko dugu, dagoen lekuan dagoela ere» baina, «jakina, Lehen mailan izatea espero dugu».
Honako kargu hauek ditu zuzendaritza-taldeak:
• Presidentea: Thomas Pechlof
• Diruzaina eta idazkaria: Isabelle Pechlof
• Komunikazioa: Jürgen Fassbender
• Diseinu grafikoa: Michael Frenz