
Eibar etxean da Austriko kontzentrazioan hamaika egun pasa ondoren
Armaginak astearte arratsaldean bueltatuko dira lanera Atxabalpen
SD Eibarreko espedizioa eguerdi aldera itzuli da hiri armaginera Kössen-en (Austriako Tiroleko eskualdean) hamaika eguneko kontzentrazioa egin eta gero.
Austriako egonalditik bueltatu ostean, Eibarrek Espainiatik at egindako lehenengo denboraldi-aurrea, jokalariek bi egun libre dituzte. Datorren asteartean, hilak 9, ekingo dio taldeak berriro lanari, 17:00etan, Atxabalpen.
Bilboko aireportutik Eibarrera itzultzeko, jokalariek eta gorputz teknikoak errepideko bidaiak egiteko Olabarriak erosi duen autobus berria estreinatu dute.
José Luis Mendilibar SD Eibarreko entrenatzaileak aireportura iristean nabarmendu du esperientzia honen balantzea “positiboa” dela “helburua bete” dutelako.
Nahiz eta lau partidu jokatu eta hiru porrot jaso, Mendilibarrek egindako lana aintzat hartzen du, batik bat jokalari berriei dagokienez; izan ere, posizio ezberdinetan ere aritu dira. “Nekatuta heldu gara partiduetara, baina hori zen nahi genuena. Orain aste gogorra daukagu, hiru neurketekin. Probak egiten jarraituko dut eta freskoago iristen direnak jokatuko dute".
Bihar talde armagineko azkenengo fitxaketa, Alejandro Gálvez, aurkeztuko dute prentsa-aurrekoan 11:30etan Ipuruan. Gero, futbol zelaira abiatuko da etorritako jarraitzaileak agurtzera.