Skip to main content
EU
Kluba

Eibar eta AVIA 2019 urtera arte batera jarraituko dute

Escalante eta Capa, hitzarmenaren protagonista nagusiak

Eibar Kirol Elkartea eta AVIA 2019 urtera arte batera egongo dira, orain urte bi hasitako harremanari jarraipena emanez.

Talde armaginak eta petroleo etxeak era originalean eman dute hitzarmen honen berri. Izan ere, Gonzalo Escalante eta Ander Capa Eibarko jokalariak protagonistak direla kolore batzuekiko maitasun istorioa kontatzen da.

AVIA 2015-2016 denboraldiaz geroztik Eibarko babesle nagusia da, eta besteak beste kamixetaren aurreko aldean azaltzen da.

Hitzarmen berri honen bitartez, gainera, Eibarrek eta AVIAK beraien harremana sendotzen dute, AVIA bera SD Eibar Fundazioaren laguntzaile nagusietakoa bihurtu baita, eta harrobiko lana, formakuntza eta gizartearekin lotutako zenbait proiektu aurrera ateratzen lagunduko du.

AVIAk 180 gasolindegi eta 24 gasozentro ditu Espainian, eta 3.000tik gora Europan.