Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar eta Athletic Club adostasun batera iritsi dira eta Capa zurigorria izango da 2018ko uztailaren 1tik aurrera

Capa 2011. urtean iritsi zen Eibarrera, eta bigarren taldean aritu zen bere aurreneko urtean

SD Eibar eta Athletic Club akordio batera iritsi dira, eta Ander Capa zurigorria izango da 2018ko uztailaren 1etik aurrera.

Ander Capak 2019ko ekainaren 30ra arte hitzarmena zuen Eibarrekin, ekainean bere kontratua beste denboraldi baterako luzatu eta gero.

Capa (Portugalete, 1992) 2011. urtean iritsi zen Eibarrera, eta bere aurreneko urtean bigarren taldean aritu zen. Orain arte 165 neurketa jokatu ditu Eibarrekin, horietatik 113 Lehen Mailan.