Skip to main content
EU
Kluba

Eibar – Espanyol neurketarako zaleei hainbat gomendio

Mendebalde harmaila irekitzen den aurreneko norgehiagoka izango da

Eibarrek eta Espanyolek igandean Ipuruan jokatuko duten neurketan Mendebalde harmaila irekiko da aurrenekoz, eta klubak hainbat gomendio eman nahi dizkie bertaratuko diren zaleei.

  • Mendebaldeko Harmaileko abonatuak eta ikusleak: Mendebaldeko harmailara sartzeko 8 eta 9 ateak irekiko dira. Ate berriak dira, eta Santaiñes kaletik sartzen da -1 ate zaharra zenaren paretik-.
  • Mugikortasun arazoak dituzten zaleak: 8 eta 9 ateetatik sartzeko eskailerak igo beharko dira. Mendebaldeko harmailan berez ez dago mugikortasun arazorik duen abonaturik, baina egongo balitz edo zaleren batek mugitzeko erraztasunik izango ez balu, zelairen beste alde batean kokatuko litzaioke. Harmaileko lanak bukatzen direnean, aldapatxo bat eta igogailua egongo dira ate hoietatik sartu ahal izateko.
  • Sarreren salmenta Partidu egunean 1B lehiatilan egongo da sarreren salmenta, Iparraldeko harmailan, 4. lehiatila oraindik ere ireki gabe dagoelako.
  • Gertakariak: Zelaira sartzeko sortu daitezkeen arazoak Bazkideentzako Bulegoan aztertu eta konponduko dira, Orsaixan gune berrian, Ekialdeko harmaila azpian.
  • Gomendio orokorra Partidura etorri behar duten zaleei denborarekin etorri daitezen eskatzen zaie, jende pilaketak eta egon daitezkeen arazoak murriztu aldera.

 Klubak zaleen laguntza eskertu nahi du, eta aldez aurretik sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu