Skip to main content
EU
Kluba

Eibar Eskubaloiak SD Eibarren bigarren elastikoarekin jokatuko du Euskal Kopa

SD Eibarrek denboraldi honetan JD Arrateren omenez egin duen bigarren ekipazioa soinean eramango du Eibar Eskubaloiak Euskal Kopako hurrengo hiru partiduetan. Akordioa atzo eman zuten ezagutzera talde biek, eta SD Eibarren elastikoari Eibar Eskubaloiaren armarria gehitu zaio. 

Ekitaldian Gaizka Bilbao, Eibar Eskubaloiako Presidentea eta JD Arrateko jokalari eta entrenatzaile ohia, Jon Ander Ulazia, SD Eibarko Kontseilari Nagusia, Jon Mikel Lejardi, Eibar Eskubaloiako Presidente Ordea eta JD Arrateko jokalari ohia, Mikel Larrañaga, SD Eibar Fundazioaren presidente ordea eta JD Arrateko kontseilari ohia, Aitor Fernandez, Hierros Servandoko Zuzendari Nagusia, eta Amaia Alcoba,  G.Mecalbe Finantza Zuzendaria, izan ziren.