Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar esku hutsik itzuli da Sadarretik (2-1)

Budimirrek azken txanpan sartutako gol batek punturik batu gabe utzi du taldea

Eibarrek porrota jaso du Osasunaren aurka Ligako 22. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik gehitu etxetik kanpo, lehiaren azken minututan jasotako gol baten ondorioz. Mendilibarren mutilek partida berdintzea lortu dute hasiera txar bat egin eta gero. Neurketa berdinketarekin amaituko zela zirudienean etxekoen gola iritsi da eta hiru puntuak Iruñean gelditu dira.

Osasuna izan da partidara ondoen sartu dena. Armaginen zelaian jokatzea lortu du eta Dmitrovicek defendatutako ate inguruan ibili da. Hala, gorritxoek markagailuan aurrea hartu dute Callerik hemeretzigarren minutuan egindako gole baten bitartez. Etxekoen golak eibartarrak esnatu ditu, eta lehen zatia amaitu aurretik erreakzionatzen ahalegindu dira.

Atsedenaldira joan aurretik iritsi da berdinketaren gola. Kike Garciak Bryan Gilen pase ona baliatu du Herrera gainditzeko. Baloia eskuadran jarri du, eskuin oinaren puntarekin errematu eta gero.

Bigarren zatian, berriro ere etxekoek nagusitzen saiatu dira. Dmitrovicek Roberto Torresen jaurtiketa batean geldiketa bikaina egin behar izan du gorritxoen gola ekiditeko. Eibarrek, bere aldetik, Mutoren oinetan izan du aukerarik argiena.

Azken txanpan, taldeak etxetik kanpo puntua laztantzen zuenean, etxekoen bigarrena iritsi da. Budimirrek bakarrik errematatu du bigarren zutoinean. Eibartarrek ez dute erantzuteko astirik izan eta esku hutsik itzuli da Sadarrera.