Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar Errege Kopatik at gelditu da Navalcarneroren aurka galdu eta gero (3-1)

Los armeros se despiden de la competición del KO en los 1/16 de final

Eibar Errege Kopatik at gelditu da, Navalcarneroren aurka 3-1 galdu eta gero. Armaginek ezin izan dute Bigarren B Mailako talde madrildarra gainditu, markagailuan aurretik jarri diren arren. Etxekoek markagailua iraultzea lortu dute bigarren zatian, baina Eibarrek ezin izan du markagailua irauli.

Aurreko kanporaketaren antzera Eibar izan da agintzen hasi dena markagailuan. Lehen ordu laurdena beteta, Yoshi Mutok etxeko atzelarien huts egitea baliatu du Nestor gainditzeko. Aurretik, lehen minutuetan etxekoak ezustean harrapatzen saiatu dira, baina armaginek aurrea hartzen jakin dute.

Inuik bigarrena sartzeko aukera izan du handik gutxira, baina etxeko atezaina adi egon da japoniarren jaurtiketa aldaratzeko. Zoritxarrez, lehen zatiko ordu erdia bete baino lehen, Jaimezek norgehiagoka berdindu du, penalti marratik. Eibarrek erreakzionatu egin du atsedenaldira joan baino lehen, baina ez du asmatu izandako abaguneetan. 

Bigarren zatian, etxekoek Yoelek defendatutako atea bilatu dute gogotsu. Horrela, 61.ean, Esnaiderrek Navalcarnero aurreratu du Mario Garciak eskuin hegaletik egindako erdiraketa on bat errematatu eta gero. Madrildarren golak min egin die eibartarrei. Handik gutxira, Esnaiderrek hirugarren gola egin du buruz. Mendilibarren mutilak azken minuturaino ahalegindu badira ere, ez dute lehia berdintzea lortu eta kopatik kanporatuta gelditu dira.