Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar Errege Kopatik at gelditu da Badajozen aurka galdu eta gero (3-1)

Armaginek ezin izan dute kanporaketa gainditu

Eibar Errege Kopatik at gelditu da Badajozen aurka final hamaseirenetan galdu eta gero. Armaginek ezin izan diote etxekoen hasiera onari eutsi. Badajoz bi bider aurreratu da lehen hogei minutuetan eta atsedenaldira iritsi aurretik Charlesek errenta murriztea lortu duen arren, Badajozek kanporaketa gainditzeko lanean jarraitu du. Hala, bigarren zatiaren amaierarako hogei minutu falta zirela hirugarrena egin du Pablo Vázquezek hirugarren egin du etxekoentzat eta Eibar kanporatuta gelditu da.

Neurketa lehen abagunea armaginek izan dute. Lehen minutuan, Fobi bere atean gola egitetik gertu izan da De Blasisek ipinitako falta batean. Etxekoak kontraerasora irteteko metroak izan dituzte eta horrela, zazpigarren minutuan iritsi da Fobiren gola. Hegaleko jokalariak gurutzatutako jaurtiketa baten bitartez Yoel gainditzea lortu du. Eibarren erantzuna laster iritsi da. Charlesek erremate ona egin du area barruan baina Garranchok erantzun bikaina eman dio.

Minutu batzuk beranduago, Badajozek duen eraginkortasuna erakutsi du. Epaileak Ekhi Bravoren penaltia adierazi du eta Correderak ez du hutsik egin hamaika metroetatik. Atsedenaldira iritsi aurretik, Eibarrek markagailuan gerturatzea lortu du. Izan ere, Charlesek berari egindako penaltia sareratu du.

Bigaren zatian Mendilibarren mutilak berdinketaren bila irten dira zuhurtziaz. Marik eta Quique Gonzalezek abagune ezinhobeak izan dituzte bi eta bikoa egitekoa, baina bietan etxeko taldearen atezainak geldiketa bikainak egin ditu. Talde berdinketaren bila ari zela, Badajoz kontraerasoan ahalegindu da. 70. minutuan, korner batean etxeko taldearen hirugarrena iritsi da. Pablo Vázquezek lehen zutoinean errematatu du Correderaren erdiraketa. Hala, Eibar Errege Kopatik at gelditu da.