Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar-Celtic. Historiarako partidu bat europar futboleko historiko baten aurka

Eibar eta Glasgow-eko Celtic-ek Ipuruan jokatu dute gaur futbol gipuzkoarraren historian idatzita geratuko den partidua SD Eibarren sorreraren 75. urteurrena ospatzean.

 

Talde armaginarra 1-4 galdu zuten europar futboleko historiko baten aurrean, Celtic, gehiago jorratua eta bateratua erakutsi zena, Txapeldunen Ligaren aurreko fasea jokatzen ari bait da aste hauetan.

 

Emaitza bi taldeek zelai jokoan erakutsi zutena baino lodiagoa izan zen baina Celtic, bere aurrelaria Leigh Griffiths nabarmendu zelarik, hat-trick baten egile, hutsegite lokalez baliatu zen markagailuan diferentzia areagotzeko.

 

Lehenengo erdian, aukerarik onenak Eibarren aldetik etorri ziren. 26. minutuan, Dani Nietok Celticeko Boyata defentsaren eskuari jarritako penalti bat alferrik galdu zuen. Eibarko jokalariaren jaurtiketa Bailly atezainak eragotzi zuen, baloiaren ibilbidea asmatu zuenak.

 

Lau minutu beranduago, Endika Arandillak aldaratutako baloia jaso zuen Celticeko atezainaren irteera faltsuaren ostean baina bere jaurtiketa ia makilen azpian eragotzia izan zen Boyatarengatik.

 

Golak bigarren zatian iritsi ziren. 49. minutuan Ambrosek buruz errematatu zuen sarera eskuinetik ateratako falta batetik.

 

Gola ostean, Thaylorrek partidua berdintzeko bi aukera izan zituen baina 51. minutuan buruz jo zuen kanpora eta 54. minutuan atezainak jokaldi indibidual bat eta gero eskuinetik egindako jaurtiketa eragotzi zuen.

 

60. minutuan, Andoni Errastik penalti bat egin zuen Griffiths-en gainean jokalari berak gol batetan bihurtzeaz arduratu zena.

 

67. minutuan distantziak gutxitu zituen Eibarrek Mikel Arruabarrenak partiduko hirugarren penaltia lortu zuenean, Izaguirren eskuarengatik Ruben Garciaren jaurtiketan.

 

Zazpi minutu beranduago 1-3-a iritsi zen area kanpoko Griffithsen jaurtiketa harrigarriarekin. Bukaerarako minutu bat faltan, aurrelari eskoziar internazionalak bere hat-trick-a lortu zuen Errastiri aurrea hartu eta gero.

 

Hasierako hamaikakoak:

 

SD Eibar: Irureta; Gayoso, Errasti, Corral, Luna; Keko, Eddy Silvestre, Etxaburu, Dani Nieto; Arandilla e Iriarte. Atsedenaldiaren ondoren atera ziren Andoni Errasti (ps), Ortega, Etxebarria, Capa, Arruabarrena, Julen López, Barrenetxea, Rubén García, Sergio García, Saúl eta Thaylor.

 

Celtic Glasgow: Bailly; Fisher, Boyata, Van Dijk, Mulgrew; Brown, Bitton, Armstrong, Forrest; Ciftci eta Griffiths. Bigarren zatian jokatu zuten Ambrose, Izaguirre, Stokes, Lindsay, Rojic eta Janko.

 

Golak: 0-1, 49.min: Ambrose, buruz. 0-2, 60.min: Griffiths, penaltiz. 1-2, 67.min: Arruabarrena, penaltiz. 1-3, 74.min: Griffiths, area kanpotik. 1-4, 89.min: Griffiths, jaurtiketa rasoz.

 

Arbitroa: Bikandi Garrido (Euskal batzarra). Txartel horia erakutsi zien Andoni Errasti, Iriarte eta Capa armaginarrei eta Lindsay eta Brown Celticeko jokalariei.

 

Gertakariak: Giro ezin hobea Ipuruan, 3.061 ikusleekin gradetan eta Celticeko bostehun bat jarraitzalerekin SD Eibarko sorreraren 75. urteurrena ospatzeko partiduan. Partidua baino lehen gaita jotzaileen musika, salbak bota zituzten armaginak eta zelaitik kanoikada bat egon zen.

Atsedenaldian garai desberdinetako Eibarko 50 bat jokalari ohi atera ziren zelaira.