Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar Austriako Kössengo udalerri txikira heldu da, bere aurre-denboraldiari jarraipena emateko

Bere historian lehen aldiz, talde armagina nazioartera joan da lehiaketa hasi baino lehen

Eibar atzerrira joan da berriro, aurreko denboraldia amaitu ostean AEBra bidaiatu zuen bezala. Talde gorri-urdinak aurre-denboraldi bizi-bizia antolatu du, jokalari guztiak prestatzeko.

Atzo gauean Mendilibarren jokalariak Anduvako futbol-zelaian jokatu ondoren, gaur goizean goiz jaiki behar izan dira, Loiuko aireportura heltzeko eta Municheko hirian lur hartzeko. Azkenik, autobus ofizialen (ez berrian) bidaiatu ostean, Austriako Tirolgo eskualdean kokatutako Kössengo udalerri txikira iritsi dira.

Bertara heldutakoan, taldeak ostatu hartu du, eta, arratsaldean, lehenengo saioa egin du, hurrengo egunetan bere entrenalekua izango den zelaia ezagutzeko.

Bihar, SD Eibarrek bere lehenengo partida jokatuko du Austrian, 18:00etan, Kössengo Kaiserwinkl futbol-zelaian.

Mendilibarrek 26 jokalari eraman baditu ere, Jotak ezin izango du jokatu, oraindik ere ezker oineko bosgarren behatzeko haustura sendatu gabe duelako, ezta Antonio Lunak ere,  haustura txikitxoa daukalako ezker izterreko erditendinosoan.