Skip to main content
EU
Kluba

Eibar Aldizkariko kolaboratzailea izango da SD Eibar, argitalpenaren jarraipena bermatuz

SD Eibar Fundazioaren bidez Klubak 1952. urtean sortutako aldizkariaren etorkizuna erraztu nahi du

SD Eibar, bere fundazio SD Eibar Fundazioaren bitartez, Eibar Aldizkariko kolaboratzaile bihurtu da,. Era horretan, Klubak, diru-laguntza baten bidez,  argitalpenaren etorkizuna bermatu nahi du. Izan ere, aldizkariaren beraren "herriaren arima" leloak dioen moduan, SD Eibarrek argitalpenak hiriarekin, bere kulturarekin eta ohiturekin duen konpromisoa goraipatzen ditu. 

Luis Aramberri “Amatiño”-k, Eibar Aldizkariko kudeaketa taldeko ordezkariak, eta Mikel Larrañagak, SD Eibar Fundazioko Presidente Ordeak, sinatu dute hitzarmena Ipuruan.

Eibar Aldizkariak kudeaketa talde berria du 2018 urte hasieraz geroztik, eta Javier Zubizarreta Presidenteak; Jesús Gutierrez Presidente Ordeak;, José Luis Gorostegi Idazkariak;  Ana María Alberdi Diruzainak, eta Luis Aramberri “Amatiño” Aldizkariaren arduradun bezala osatzen dute.

1952ko irailean argitaratu zen lehen aldiz Eibar Aldizkaria; Pedro Zelaia apaizak bultzatutako parrokiako berripaper legez. Aldizkariaren sorrera eta bere helburuak horrela azaldu zituen Zelaiak berak: “procurará responder a su título EIBAR, abarcando en su contenido diversas facetas de la vida eibarresa y buscando su sabor local".

Zelaiaren ondoren Jose Mari Kruzetak hartu zuen aldizkariaren gidaritza, eta Margari Olañetak geroago, lan-talde berria 2018. urtean sartu den arte.

Aldizkaria Egoibarra Batzordearen webgunean bisitatu daiteke, ondorengo estekan.