/
Skip to main content
Lehen Taldea

Eibar – Alaves neurketarako sarrerak salgai daude jada Eibarko abonatu eta akziodunentzako

Publiko orokorrak azaroaren 18tik aurrera izango du sarrerak erosteko aukera

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarko abonatu eta akziodunek dagoeneko salgai dituzte azaroaren 24an Ipuruan Eibarrek eta Alavesek jokatuko duten partidurako sarrerak. Publiko orokorrak azaroaren 18tik aurrera izango du bere aukera.

Prezioak ondorengo hauek dira:

  • Erdian 50 €
  • A Zona 45€
  • B Zona 40 €
  • Fondoak 30€
  • Infantilak edozein harmailatan 20€

 

Sarrerak Ipuruako bulegoetan zein webgunean erosi daitezke

Era berean, partidura etorri ezin duten abonatuek beraien eserlekua libre uzteko aukera dute, eta salduko balitz, sarreraren prezioaren %100 eskuratuko lukete .

Abonatuei gogorarazten zaie hurrengo denboraldiko beraien abonuaren prezioa 2019an izandako asistentziaren araberakoa izango dela. Informazio gehiago hemen