Skip to main content
Lehen Taldea

Eibar 1-2 nagusitu da Alavesen aurka eta bigaren garaipena eskuratu du jarraian

Jordan eta Charles izan gira goleatzaile armaginak

There are no reactions yet. Be the first!

Eibar Kirol Elkarteak oso garaipen garrantzitsua lortu du gaur Mendizorrotzan, eta Alaves 1-2 mendean hartuta bere bigarren garaipena erdietsi du jarraian.  

Talde armagina jaun eta jabe izan da ia lehen zati osoan zehar, eta golaukera bat baino gehiago izan ditu markagailuan aurretik jartzeko. Hala ere, neurketako ordu erdia bete arte ez du aurreneko gola sartu. Joan Jordan izan da hain zuzen ere eibartarrak aurretik jarri dituena, ezkerrez egindako jaurtiketa zehatz bati esker.

Bigarren zatian Eibarrek gol bat gehiago egiteko ahaleginak egin ditu, gehien bat aldeak handitze aldera. Hala, 70. minutuan Alejoren jokaldi eta erdiraketa bikain baten ostean Charlesen burukadak baloia sareetara bidali du, 0-2koa eginez. 

Markagailua alde, Mendilibarren mutilek jokoa kontrolatu dute, eta amaierara arte ez du apenas sufritu. 92. minutuan Alavesek gola egin du, Burguiren bitartez, baina ez da beste ezerrentzako denborarik egin, eta 2-1 gailendu da Eibar. 

Hurrego jardunaldian Eibarrek Espanyol hartuko du Etxean.