Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibar, 0 - Pauldarrak, 1

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarren emakumezkoen taldeak 0-1 galdu du Unben Pauldarraken aurka. Neurketa tristea izan da, ia aukerarik gabekoa eta kaxkarra armaginen aldetik.

Lehenengo zatian ia ez da aukerarik egon, baina kanpokoek beste bizitasun bat zuten eta jokaldi guztietan aurrea hartzen zien armaginei.

Bigarren zatia berdin hasi zen, aukera garbi gabe eta barakaldarrak arriskua sortzen falta eta kornerretan. Amaitzeko 15 minutu falta zirenean, hegaletik ateratako falta bat errematatu dute etxekoek markagailuan 1-0 ipiniz.

Eibarko jokalariek erreakzionatzea nahi izan dute, baina alferrik. Ia ez dute aukerarik sortu eta 0-1 amaitu da partidua.