Skip to main content
EU
Fundazioa

Ehundik gora ume japoniarrek hartu dute parte Eibarko klinikean

Umeek Atxabalpe eta Ipurua bisitatu dute

JP Academy, Kyusyu eta Uno Sports taldeetako ehundik hora ume japoniarrek Eibar KEren klinikean parte hartu dute, eta Ipurua eta Atxabalpe bisitatu dute.

10 eta 15 urte bitarteko umeak Donosti Cupen parte hartzen ari dira, eta Gipuzkoan egonaldia Eibar taldea ezagutzeko aprobetxatu nahi izan dute. Goizean Atxabalpen talde armaginaren entrenatzaileen aginduetara lan saioa egin eta gero, arratsaldean Ipurua ezagutu dute, zelaia zapaldu, aldagelak ikusi eta palkoa ezagutzeko aukera izan dutelarik.