EH Kopako finala, aurredenboraldiko azken froga
Emakumezkoen lehen taldeak Realaren aurka jokatuko du Dulantzin, igandean 12:00etan
Emakumezkoen lehen taldea denboraldi-aurreko azken astean murgilduta dago, Liga Fko 25-26 denboraldia hasteko beharrezkoa den errutinan bete-betean sartu aurretik. Athletic Cluben aurkako partida on baten ostean, talde armaginari EH Kopako finalerako pasea eman ziona, igande honetan Real Sociedaden aurka jokatuko du, azkenean Dulantzin. Partida 12:00etan izango da, eta ETBk telebistaz emango du.
Hau izango da Eibar EH Kopako finalera iristen den lehen aldia, lehiaketa jokatu den 15 edizioetan.
Iñaki Goikoetxearen taldeak aurredenboraldi exigentea izan du, elkar ezagutzeko, probak egiteko eta ligari begira azkenf rogak egiteko baliagarria izan zaiona. Taldeko jokalari ia guztiek, baita filialean dauden beste hainbatek ere, minutuak izan dituzte denboraldi-aurreko partidetan, indarrak neurtzeko eta beharrak aztertzeko, fitxaketa-merkatuaren azken egunei begira ere.
Orain arte, aurredenboraldian bi garaipen, bi berdinketa eta bi porrot daramatza taldeak; gorabeherazko balantzea, baina baita aurreko denboralditik honetara guztiz berrituta dagoen plantillarekin harremana hartzekoa ere. Aurretik, partida bakarra geratzen da, Real Sociedaden aurka (Lakuntzako txapelketan jada aurrez aurre izan ziren, 0-0eko emaitzarekin, 45 minutuko partida laburrean).
Arene Altonaga kapitainaren arabera, taldea gutxika hobera joan da lehen aste hauetan. Aldaketa handiko denboraldia izan da, eta bera honen lekuko garrantzitsua da Eibarren hainbeste denboraldi egin ondoren: "Emaitzetatik harago, izan ditugun sentsazioekin geratu behar gara; gutxika hobera joan gara eta taldea oso ondo ari da lanean". Igandeko partidari begira, kapitainak uste du Lakuntzako partida ez dela adibide baliagarria, "zaila baita jakitea aurkariak nola jokatuko duen aurredenboraldian, gauzak probatzeko garaia izaten baita, eta guk bezala, haiek ere probak egin dituzte".
Kapitainak igandeko helburua argi du: "Geuregan zentratu, denboraldian zehar egin nahi duguna probatu eta denboraldi-aurreko azken aukera hau aprobetxatu hobetzeko".