Skip to main content
EU
Kluba

Edu Exposito, Eibarko jokalari berria

22 urteko erdilari kataluniarra RC Deportivotik dator eta bost denboraldirako kontratua sinatu du

Edu Exposito Eibarko jokalari berria da, talde armagina, Real Club Deportivo eta jokalaria bera horrela adostu eta gero.
22 urteko erdilariak bost denboraldirako kontratua sinatu du, 2024ko ekainaren 30ra arte. Azken denboraldian 35 neurketa jokatu ditu A Coruñako taldean Bigarren mailan, bi gol egin eta hiru asistentzia banatuz, jokatu dituen 2.586 minutuetan.

1996ko abuztuaren 1ean jaioa, Lehen Mailan lau norgehiagoka jokatu ditu Deportivorekin; hiru 17/18 denboraldian eta bakarra 16/17an.