Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

EDF Logroño, 1 - SD Eibar, 0

Eibarren emakumezkoen taldeak 1-0 galdu du EDF Logroñoren aurka, bigarren sailkatua, euripean eta haize handiarekin jokatutako partiduan.

Ia aukerarik egon ez den neurketa batean, Logroñok lehen zatian hartu du aurrea eskumatik hasitako jokaldi baten ostean. Etxeko taldeak jokaldi ederra egin du eta Yessik ez du ezer egin ahal izan.

Bigarren zatia Alonsok atetik gora bidalitako jaurtiketa batekin hasi da, baina etxekoak nagusi izan dira. Errioxarrek langara bidali dute baloi bat, baina armaginek azken aukera bat izan dute etxekoen arean nahastu den jokaldi batean. Hala ere, partidua 1-0 amaitu da azkenean.