Skip to main content
Lehen Taldea

Eddy Silvestre: Eibarrera etortzearen erabakiarekin asmatu dudala badakit

Eddy Silvestre erdilaria, denboraldi honetarako Eibarreko jokalari gisa aurkeztua, taldearekin jolastearen "erabakiarekin asmatu" duela baieztatu zuen prentsaurrekoan.

There are no reactions yet. Be the first!

Eddy Silvestre, orain dela 22 urte Roquetas del Mar-en (Almeria) jaiotakoa eta Azerbayaneko herritartasunarekin, bertako selekzioarekin debutatu duena, denboraldi baterako dator, Real Murciatik zeditua, erosteko aukerarekin.

 

Eibarreko erdilari berria aurreko denboraldian talde gipuzkoarrean bukatzekotan izan zen baina azkenean Granadara zeditua izan zen. "Aurten nik erabaki dut hona etortzea eta akordioa erreza izan da. Hemen arrakasta izan dezakedala uste dut eta taldeak urte ona izan dezakeela. Aurreko denboraldian Eibarrek nola kojatu zuen gustatu zitzaidan eta jolasteko era horrekin eta hemengo giroarekin bat natorrela uste dut", esan zuen.

 

Eddy Silvestrek Saúl Berjón-ekin topo egin zuen Real Murcian orain dela bi denboraldi, zeinek "Eibarri buruz ezin hobeto hitzegin eta etortzera animatu didan". "Minutuak behar ditut eta klubak Lehenengo mailan sufritu gabe gelditzea behar du. Urte on bat izango da".        

 

Bere entrenatzaile berriari buruz, José Luis Mendilibar, "oso pertsona gertukoa da eta entrenamenduen antolamendua ikusgarria da" esan zuen. 

 

Alex Aranzabalek, SD Eibarko Lehendakariak, Eddy Silvestre jokolari "oso fisikoa, tamaina haundikoa" dela azpimarratu zuen, "aire-joko eta baloiaren gidatze ahalmenarekin" eta "eraso proiekzio nabarmen baten" jabea.

 

"Lehenengo mailako beste talde batzuk egon dira eta berak hona etortzeko interesa erakutsi du. Azkeneko hiru etorrerak gure lehenengo aukerak dira eta hori aldaketa nabarmena da aurreko urtetik hona. Pozik egon behar gara horregatik", esan zuen Aranzabalek, zeinek Eddy Silvestrek "bere perfilagaitik Eibarrekin bat ondo egiten duela" gaineratu zuen eta "beretzat goi mailan kontsolidatu eta aldarrikatzeko aukera dela".

 

Esan zuenez, aste hau bereziki garrantzitsua izango da Klubarentzat, jokalari berrien aurkezpenengatik, TAD-aren taldea Lehenengo mailan jarraitzeari buruzko ebazpenagatik eta 75. urteurreneko partiduarengatik, larunbatean jokatuko dena, 18:00tan Ipuruan, Glasgow-eko Celtic-en aurka.

 

"Larunbata festa eguna izatea nahi dugu, aurkariarengatik eta jokalari berriak ikusteko daukagun ilusioarengatik. Egun haundi bat izateko koinzidentzia asko ematen ari dira" gaineratu zuen.

 

Bere aldetik, Fran Garagarza, SD Eibarko Kirol Zuzendariak, azpimarratu zuen Eddy-k "asko jarri du bere aldetik etortzeko" eta onartu zuen Klubak "asko borrokatu zuela aurreko urtean etor zedin".