Skip to main content
EU
Fundazioa

Ipurua eta Udaletxeko plazaren arteko hamabi kalek izen berria izango dute Bartzelonaren aurkako partidurako

Futbol zelaia eta hiri erdigunea lotzen dituzten kaleei izen berria emango zaie, aurreko urtean jarraitzaileek aukeratutako "hamaikako ideala" osatzen duten jokalarien izenekin, Klubaren 75. Urteurrena ospatzeko ekitaldia izango den honetan.

Martxoaren 13an, ostiralez, Ipurua eta udaletxearen artean bizi diren bizilagunek, FC Bartzelonari harrera egiteko asmoz kaleen izenak aldatu direla somatuko dute. 12 kale izango dira "hamaikako ideala"-ren izenak jasoko dituztenak, 11 jokalari eta entrenatzaileaz osaturiko talde perfektua litzateke "hamaikako ideala", eta jarraitzaileek bozka bidez aukeratu zuten pasa den urteko 75. Urteurrenaren harira ospatu zen ekitaldi batean.

Honela, Ipurua Kalea "Jose Eulogio Garate Kalea" izango da, edo Untzaga Plaza "Garmendia Plaza" izango da, 2015. urtean zehar ospatuko den Klubaren 75. Urteurrena ospatzeko. Klubaren lehendakariak ekitaldi baten bitartez aurkeztuko du ekintza hau, prentsa presente izango den martxoaren 13ko ekitaldian, goizeko 12.15etan. Kale-izenen plakak martxoaren 16ra arte, astelehenez, ikus ahal izango dira Eibarko kaleetan. 

SD Eibarrek, 14 urte arterako umeak gonbidatzen ditu Rayo Vallecanoren aurkako partidarako bina sarreraz osatutako pack-en zozketan parte hartzera. Bi aste barru jokatuko da partida Ipuruan eta sarrerak lortu nahi dituenak, 1940-2015@sdeibar.com helbidera ondokoa bidali beharko du martxoaren 20a baino lehen: Benetazko kaleen eta asteburuan kaleek izango dituzten izenen arteko korrespondentzia. Hemen behean ikusten duzuen formularioa bete eta Ipuruan entregatu dezakezue baita ere.

 

1

Ipurua

KALEA

=

J.E. Garate

KALEA

2

 

KALEA

=

 

KALEA

3

 

KALEA

=

 

KALEA

4

 

KALEA

=

 

KALEA

5

 

KALEA

=

 

KALEA

6

 

KALEA

=

 

KALEA

7

 

PASEALEKUA

=

 

PASEALEKUA

8

 

KALEA

=

 

KALEA

9

 

KALEA

=

 

KALEA

10

 

KALEA

=

 

KALEA

11

 

PLAZA

=

 

PLAZA

12

Untzaga

PLAZA

=

Garmendia

PLAZA