Sevilla FC-ren aurkako sarrerak, eskuragarri gaurtik Orsaixanen
Yerai Martinen taldeak andaluziarren aurka jokatuko du larunbatean, 16:00etan
F Liga bueltan da Ipuruan asteburu honetan. Yeari Martinen taldeak Sevilla FCren aurka jokatuko du hurrengo larunbatean, 16:00etan, urteko lehen partidan. SD Eibarrek salgai jarri ditu jada sarrerak, Orsaixanen.
Emakumezkoen taldeak Ipuruan jokatuko dituen partiden prezioa 10 eurokoa izaten jarraituko da, 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Orsaixanen salgai egoteaz gain, partida aurretik ere erosi ahal izango dira, 14. ateko leihatilan ordubete lehenagotik (15:00).
Gainera, gogorarazten dugu emakumezkoen taldeko abonua eskuragarri dagoela ere, 60 euroko prezioan adinekoen kasuan eta 30koan 13 urtetik beherakoentzat. Hala ere, abonu orokorra dutenek sarrera librea dute emakumezkoen taldeak jokatzen dituen Ipuruako partida guztietan. Abonuen informazio guztia gure webgunean eta hemen klik eginda kontsultatu dezakezue.