
Didac Vila: Espero dut, Eibar-ek nigan jarritako konfiantza itzuli ahal izatea
Didac Vila, gaur SD Eibar-ko jokalari bezala aurkeztua, talde gipuzkoarrak " nigan jarritako konfiantza itzultzeko kapaz izatea espero dut " baieztatu zuen.
Vila, AC Milan-etik denboraldi batez utzita datorrena, adierazi zuenez " Eibar talde herrikoia da " non " laguntasun handia dagoen taldekideen artean ". " Oso talde indartsua eta bateratua ikusi dut. Errealaren aurkako partiduan, ekipo trinkoa ikusi nuen taldean jokatzen duena ".
Alex Aranzabal-ek, SD Eibar-ko Presidente Exekutiboak, nabarmendu zuen, bere curriculum-agatik, Lehenengo Mailan duen esperientziagatik eta gaztetasun eta duen proiekzioarengatik "jokalari garrantzitsu bati buruz ari garela".
Bere egoera fisikoari dagokionez, Ostaiska Egia, Klubeko zerbitzu medikoen arduradunak ziurtatu zuenez, martxoaren 16an, ezker izterreko tibiako maleoloan jasandako apurketa, medikuaren alta duela eta lan fisiko berezi bat ezarri diotela, sei zortzi aste bitarteko epean ehuneko ehunean egon dadin.
Didac Vila, Mataro-n (Bartzelonan) jaio zen orain dela 25 urte, Espanyol-eko harrobian hezi eta bi denboraldiz bertan jokatu zuen. 2011. urtean Milan-egatik fitxatua izan zen, bere eskubide federatiboak dituen taldea dena. Iaz, Betis-ekin hogei bat partidu ofizial jokatu zituen lesionatu baino lehen.
Nahiz eta bere lekua ezker hegaleko defentsan egon, Didac Vila defentsaren erdialdean jokatu dezake, eta defentsan dituen dohainak edota duen oinkada luzeari esker erasora gehitzeko duen gaitasunagatik bereizten da, Fran Garagarza Eibar-eko Kirol Zuzendariak nabarmendu zuenez.