
2-1eko porrota Sanseren aurka
Talde armaginak 2-1 galdu du Errealeko taldearen aurka gaur goizean Zubietan jokaturiko lagunarteko partiduan
Real Sociedad B 2-1 irabazi dio talde armaginari gaur goizean Zubietako instalazioetan eginiko lagunarteko partiduan.
Garitanok hasierako hamaikakoan Irazusta, Boveda, Arregi, Albentosa, Kijera, D. Rivas, Errasti, Diego Jimenez, Eizmendi, Capa eta Urko Vera atera ditu.
Lehen zatiaren erdialdean, Joseba Muguruzak aurretik jarri ditu txuriurdinak berak botatako falta bat ate barrura bidaliz hesian jo ondoren. 1-0ekoarekin atsedenaldia heldu da.
Bigarren zatian aldaketa batzuk sartu dira, Irazusta, Boveda, Añibarro, Arregi, Kijera, Dani Garcia, Diego Jimenez, Jota, Morales, Eizmendi eta Arruabarrena irtenda.
Bigarren zatiko ordu laurdenera, Txomin Barcinak tarteak zabaldu ditu markagailuan area ertzetik jaurti ondoren. 75. minutu inguruan Arruabarrenak tarteak murriztu ditu Añibarroren pase bat baliatuz.
Ezustekorik gabeko lagunarteko partidua, minutu gutxien izan dituzten jokalariei aukera emateko balio izan duena.