Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Derek Boateng, Ghanako erdilaria, denboraldi batez fitxatu du SD Eibar-egatik

.Ghanako erdilaria Derek Boateng SD Eibar-ekin ,denboraldi batez, lotuko duen kontratua sinatu du.

Boateng, 31 urteko jokalaria, aurreko ekainean konprometitu zen Rayo Vallekanor-ekin eta azken honekin lotzen zuen kontratua deuseztatzeko akordio batera heldu da, ostean Eibar-en eskaintza onartzeko.

Gaur arratsaldean, talde eibartarraren diziplinara gehitzea eta bihar ofizialki aurkeztua izatea aurreikusten da.

Derek Boateng Ghana-ko selekzioarekin internazionala da eta azken honen jokalari bezala Alemaniako-2006 eta Hego Afrikako-2010 mundialak jokatu zituen.

Liga Europarretan bere ibilbide luzean, bere debut profesionaletik 1999. urtetik, Greziako, Suediako, Israelgo, Alemaniako, Espainiako, Ukrainiako eta Ingalaterrako Klubetan jokatu izan du. Aurreko denboraldian, Ingalaterrako Premier League-eko Fulham-en jokatu zuen. 2009 eta 2011 urte bitartean Getafe-n jokatu zuen, non Manu del Moral-ekin bat egin zuen aurreko astetik Eibar-ko jokalaria.