
Derbi gipuzkoarra Lehenengo Mailako estreinaldirako
R.F.E.F.ko egoitzan eginiko egutegi zozketaren ondoren, S.D. Eibarrek Errealaren aurka jokatuko du lehen partiduan.
Jagoba Arrasateren Erreala izango da Eibarren lehendabiziko aurkaria maila goreneko bere estreinaldian. Partidua abuztuaren 23-24ko asteburuan jokatuko da Ipuruan.
Hurrengo jardunaldia, armaginak mailako beste hezur baten aurka jokatu beharko dute. Vicente Calderon zelaira joango dira Atlético de Madrid-en aurka jokatzeko.
Alde batetik, beste derbia, San Mamesen jokatuko da Athleticen aurka irailaren 28an. Beste aldetik, faboritoen aurkako partiduak, hau da, Barcelona eta Real Madrid, urriak 19 Camp Noun eta azaroak 23 Ipuruan errespektiboki jokatuko dira.
Lehenengo mailako egutegia ondorengo estekan ikusi daiteke:
http://cdn2.sefutbol.com/sites/default/files/calendario_primera_2014-2015.pdf