
Denok eibartar!
SD Eibarrek eta Eibarko Udalak herritarren aniztasunaren aldeko kanpaina bat jarri dute martxan
«Denok eibartar!» kanpaina Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazio eta Aniztasun Departamentuak sustatu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. SD Eibarrek ere ekimenarekin bat egin du bere Fundazioaren bitartez. Helburua herritarrak aniztasunaren garrantziaren eta balioaren inguruan kontzientziatzea da, eta immigrazioaren balio positibo bat hedatzea, kolektibo horren kontrako jarrera xenofobo eta diskriminatzaileak baztertzeko apustu irmoa eginez.
Kanpainaren bideoa Real Madrilen aurkako partidaren aurretik eta ondoren bota da bideomarkagailuan, eta hori bera egingo da Ligako partidu guztietan. Gainera, udalak postalak aterako ditu manifestuarekin eta sare sozialak eta publizitate-euskarri tradizionalak erabiliko ditu kanpainaren baitan.