Skip to main content
EU
Lehen Taldea

"Denboraldi onari bukaera ona eman nahi diogu, eta Leganesen aurka irabaztera zelairatuko gara"

Gaizka Garitanok prentsaurrekoa eman du gaur biharko Leganés – Eibar neurketa atarian.

Joan den astean Valladoliden aurka galdu eta gero, taldea ondo ikusten du. “Kirolean galtzen duzunean prozesu logiko bat dago bi egun txarrekin, baina gero buelta ematen diozu. Guk horrela egin dugu. Aste honetan oso ondo entrenatu dugu. Bihar partidu oso garrantzitsua dugu, ilusioz beterik gaude, eta irabazteko asmoz goaz”.

Biharko aurkariari buruz galdetuta, “Leganes gu gauden tokian egon beharko litzateke, Lehen mailara igotzeko borrokan, baina ez dago. Azken partiduetan ondo dabiltza, talde oso ona dute, maila handiko jokalariak, eta ez da erraza izango, baina irabaztera zelairatuko gara”.

"Galtzen denean irabazten duzunean baino gehiago ikasten da. Talde on baten aurka galdu genuen, baina buelta eman diogu jada. Ez nago horrekin arduratuta. Saiatuko gara bukaerara arte. Ez dugu besteengandik ezer espero. Gurekin lehian daudenek puntu asko pilatuko dituzte azken jardunaldi hauetan, eta guk gurea egin beharko dugu.

“Futbola asko aldatu da azken urteotan. Lehen esaten zen talde batek ezer ez zuela jokoan sailkapenaren erdian zegoenean, baina gaur egun ez da nabaritzen. Denok dugu zerbait jokoan. Leganes Lehen mailara igotzeko egindako taldea da, eta denboraldia ondo bukatzen ahaleginduko dira entrenatzaileak eta jokalariek hurrengo denboraldian bertan jarraituko nahiko dutelako. Hemen ez dago ezer errazik eta denok ditugu gauzak jokoan”.

Taldea eta zaleak ilusioz beterik daudela dio. “Denok dugu ilusio handia, baina argi dugu hau oso zaila dela. Taldea kristorenn denboraldia egiten ari da, eta azken txanpa hau ondo bukatzeko denon beharra daukagu. Denok batera joan gara hasieratik, eta horrela bukatu behar dugu. Ez dut zalantzarik zaleak gurekin daudela, eta borrokan ari gara bukaera ona izan dezan”.