Skip to main content
Lehen Taldea

Denboraldi honetako hirugarren ekipazioaren edizio mugatua salgai

Asteartetik aurrera egongo da eskuragarri Orsaixanen eta Klubeko online dendan

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek gizonezkoen lehen taldearen denboraldi honetako hirugarren ekipazioaren edizio mugatua jarriko du salgai asteartetik aurrera, bai Orsaixanen, bai Klubaren online dendan.

Kamisetak 59,90 euroko prezioa izango du, galtzak 25 eurotan erosi ahal izango dira eta galtzerdiak 12 eurotanako. Janzkera osoak edo arropa solteak eros daitezke.

Asteartean Orsaixanen kamiseta erosten duten lehenengo hamarrek galtzak doan eskuratukko dute. Aukera hori ez da online egiten diren erosketetarako.

Elastikoa serigrafiatu nahi dutenek lehenengo taldeko jokalari baten izenarekin bakarrik egin ahal izango dute, eta ezingo da izena pertsonalizatu.