Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Denboraldi hasiera ona egin du emakumezkoen taldeak

Bederatzi jardunaldi eta gero, seigarren da Bigarren Mailako sailkapenean

SD Eibarreko emakumezkoen taldeak ondo ekin dio denboraldiari eta sailkapenean seigarren da, bosgarrenarekin puntuetan berdindua, Bigarren Mailako 2. Taldean. Guztira, bost garaipen eta lau porrot daramatza.

Armaginek hobera egin dute azken jardunaldietan eta sailkapeneko goiko aldera begira jarri dira. Azken lau partidetan, hiru garaipen lortu dituzte.

Bolada ona urriaren 12an hasi zen, Barakaldori 1-3 irabazi eta gero. Lau egun beranduago, ordea, Gasteizen 2-1 galdu zuten Gasteizkoren aurka, baina laster bueltatu ziren garaipenaren bidera. Urriaren 30ean Unben Aurrera Vitoria menderatu zuten eta pasa den asteburuan Burgosen neurketa irauli eta 2-3 irabazi zioten Nuestra Señora de Beléni.

Lehenengo itzulia bukatzeko lau jardunaldi falta direla, Eibarrek irmoki egiten du aurrera eta jaitsiera postuekin zortzi puntuko aldea lortu du.