Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Debegesa Ipurua Tallarraren enpresentzako espazioak erabiltzen lehena izan da

"Nearly Zero Energy Neighbourhoods" Proiektuan parte hartzen duten Europako zenbait enpresa eta erakundeetako kide diren hogei pertsonek lan bisita izan zuten atzo Ipuruan.

Debegesa, Debabarrenako Garapen Ekonomikorako Elkartea, Ipurua Tallarrak enpresei eskaintzen dizkien espazioak lan saio baterako erabiltzen dituen lehen erakundea izan da.

Europako zenbait enpresa eta erakundeetako hogei ordezkari izan ziren atzo Ipuruan, Grenoble (Frantzia), Malmo (Suezia) eta Oslotik (Norbegia) etorriak hain zuzen ere. Tecnaliako ordezkariak ere izan ziren, eta guztiak ere ZenN europar programaren "Nearly Zero Emission Neighbourhoods" harira bildu ziren bertan, Debegesa parte-hartzaile den programa, Eibarko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Tecnaliarekin batera.

Erreabilitazio energetikoaren proiektua aztertzeko asmoz Eibarko Mogel auzoa bisitatu ostean, Ipuruara etorri ziren guztiak, txokoaren eta Tribuna Nagusiaren teilatuan aurkitzen diren plaka fotoboltaikoak ezagutzera (aurrenekoek sortutako energiak Estadioaren ur beroaren zirkuitua berotzen du eta bigarrenak, Udalarenak direnak, sare elektrikora saltzen dira).

Armaginen elastikoan ageri den Udalaren babesarekiko, "Eibar Energia Hiria" lemaduna, interesa azaldu zuten, SD Eibarren eraginkortasun energetikoaren sistemak ezagutu zituzten eta azkenik, Klubaren Fundazioaren zein Sail Komertzialaren langileen eskutik bisita gidatua eta Klubaren txokoan lan afaria izan zituzten Ipuruan.

Aipaturiko bisitan ondorengo erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte:

  • Grenoble, Oslo eta Malmoko Udalak
  • Sueziako IVL ikerketa zentroa
  • Norbegiako SINTEF ikerketa zentroa
  • Norbegiako NTNU Unibertsitatea
  • Frantziako CEA ikerketa zentroa
  • Poloniako ASN enpresa

ZenN proiektuan parte hartzen duten enpresak izan dira beraz, Ipurua Tallarraren instalakuntzak erabiltzen lehenak, lan bilerak, aurkezpenak, bazkari zein afariak -Estadiora bisita gidatuarekin batera- egiteko pentsatuak eta edozein enpresa edo erakunderi irekiak. Kontaktu emaila marketing@sdeibar.com.