Skip to main content
EU
Lehen Taldea

De Blasisek ez du hurrengo denboraldian Eibarren jarraituko

Erdilari argentinarrak 58 neurketa jokatu ditu armagin bezala bi denboralditan

Pablo De Blasisek ez du hurrengo denboraldian Eibarren jarraituko. 32 urteko ezker hegaleko argentinarra 2018ko udan iritsi zen Eibarrera Mainz taldetik, eta bi denboraldi egin ditu armagin bezala, 58 neurketa jokatuz eta 7 gol eginez.

Bere lehen denboraldian, 18/19-n, Ligako 24 partidu jokatu zituen, 1.515 minututan banatuta, eta bi gol egin zituen. Kopan, aldiz, norgehiagoka bakarra jokatu zuen.

Argentinarrak protagonismo gehiago izan du 19/20 denboraldian. Ligako 30 neurketa jokatu ditu (1.590 minutu), eta 2 gol egin eta 3 asistentzia eman ditu. Horrez gain, hirutan jokatu du Kopan, 3 gol egin eta 2 asistentzia banatuz.

SD Eibarrek Pablo De Blasisek erakutsitako konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu nahi du, eta zorterik onena opa dio etorkizunean. Eskerrik asko guztiagatik, Pablo!