Skip to main content
EU
Lehen Taldea

David Lombanek ez du hurrengo denboraldian Eibarren jarraituko

Klubak Avileseko atzelariaren jarrera bikaina eskertu nahi du eta zorterik onena opa dio

David Lombanek ez du hurrengo denboraldian SD Eibarren jarraituko. Bere kontratua ekainaren 30ean amaitzen da, eta Klubak ez du berrituko. 30 urteko Avileseko atzelariak 15 neurketa jokatu ditu aurten, 13 Ligan eta 2 Kopan, 1.175 minututan banatuta. Gol bat ere sartu du, hain zuzen ere Espanyolen aurkakoan 3 puntuak eskuratzeko balio izan zuena. 

SD Eibarrek Lomban profesionaltasuna, jarreta eta solidaritatea eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean. 

Eskerrik asko, David!