Skip to main content
Lehen Taldea

Dani García: Sorpresa ematen saiatuko gara baina Camp Nou da gehien sufritzen den zelaia

SD Eibarren kapitaina den Dani Garcíak gaurko prentsaurrekoan adierazi duenez "Bartzelonan sorpresa ematen saiatuko gara", baina Ligako zelaien artean "han sufritzen da gehien".

There are no reactions yet. Be the first!

"Denbora luzez izaten dute baloia. Baloia gure hanketan denean, haien atetik urrun izango gara. Gure partida egitera joan beharrean gara, eta baloia gure hanketan denean, ausart izan".

Eibarren erdilariaren ustez, Messiren faltak "aukera gehiago ematen dizkigu" baina "jokalari handiak dituzte, urrezko baloia eskuratzeko nominatuak batzuk, eta hori zerbaitegatik da".

Eibarren Liga hasierari buruz galdetuta, "maila handian ari gara jokatzen, eta maila horretan zaudenean, egoerari probetxua atera behar diozu, bidean puntu batzuk utzi ditugu, Levanteren aurka adibidez", "arantza azalean sartua dugu. Hiru puntu horiek etxera ekarri behar genituen".

"Zeaira irteten garenean, garbi ikusten da konfiantza gehiago dugula, eta ausartago gaude denok. Momentu onean gaude, eta ahal bezainbeste puntu lortzen saiatu behar dugu, bolada txarrak beti izaten dira eta. Denok pasa den urteko lezioa ikasi izana espero dut".

Gaur egungo bere sasoiari buruz galdetuta, zeinak orain arteko Ligako minutu guztiak jokatu dituen, "balio duena denboraldi osoko balantzea izaten da". "Pasa den urtean bigarren itzulian nire joko maila jaitsi nuen, arrazoi ezberdinengatik, eta orain partida bakoitza azkena bailitzan lehiatzen dut, nire maila maximoa eman eta minutu guztiak jokatzen jarraitzeko".

Dani García eta Gonzalo Escalantek bikote ona osatzen dute zelai erdian, "Ondo ulertzen dugu elkar, lehenengo egunetik, eta horrela jarraitzea espero dugu".