Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Dani Garcia eskuin eskuko laugarren metakarpianoko osteosintesitik operatu dute

Malagaren aurka otsailaren 25ean jokatzeko prest egongo da

Dani Garcia SD Eibarreko kapitaina eskuin eskuko laugarren metakarpianoko osteosintesitik operatu dute eta, printzipioz, otsailaren 25ean Malagaren aurka Ipuruan jokatzeko prest egongo da, Klubeko mediku-zerbitzuek adierazi dutenez.

Kapitain armaginak Granadaren aurkako partiduan hartu zuen min eta larunbateko Sevillaren aurkako partidua galduko du bakarrik . Gainera, partidu honetarako zigortuta dago.

De la Fuente doktoreak egin du ebakuntza Donostian. Jokalariak atsedena hartuko du egun batzuetan eta datorren astean bueltatuko da taldearekin lan egitera. Babesa eramango du eskuan partiduak jokatu eta entrenatzeko.

Atzoko partiduko bigarren zatian zelaitik irten zen Ivan Ramisek, bere aldetik, ezker hankako aurreko ondesteko distentsioa dauka. Larunbatean Sevillaren aurka jokatzeko zalantza da.

Aurten Lehen Taldearekin jokatu duen Imanol Sarriegi CD Vitoriako jokalariak ere ebakuntza izan du. Bere kasuan, ezker eskuko eskafoideko osteosintesitik operatu dute eta hiru astez egongo da bajan.

IMQ SD Eibarren mediku aseguru-etxeak eskainitako informazioa.