Skip to main content
EU
Kluba

Cucurellak ez du Eibarrek jarraituko, Bartzelonak jokalaria berrerosi eta gero

Marc Cucurellak ez du Eibarrek jarraituko, Bartzelonak jokalaria berrerosteko zuen aukera baliatu baitu. Alellako jokalaria joan den denboraldian iritsi zen Eibarrera talde kataluniarretik utzita baina jokalaria erosteko aukera batekin. 

18/19 denboraldi bikaina egin zuen Cucurellak, Ligako 31 norgehiagoka jokatuz, gol bat egin eta asistentzia bi banatuz. Maiatzaren 27an jokalaria erosi zuen Eibarrek, eta aurredenboraldia armaginekin hasi duen arren, Bartzelonak gaur bertan egin du ofizial jokalaria berrerosi duela. 

Eibarrek erakutsitako profesionaltasuna eta jarrera eskertu nahi dio Marc Cucurellari, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.