
KRONIKA. Armaginek Granada garaitu dute ligako kanpoko lehen partidan
Eibarrek Granada garaitu du Carla eta Eiderren golekin
Nuevo Los Cármenes zelaiean, eguzki beroaren azpian, armaginek ligako bigarren partida jokatu dute baina lehenengoa etxetik kanpo. Lehenengo zatia, Granadaren partetik jabetza handikoa, gogor defendatu du Eibarrek eta armerien gol batekin amaitu da.
Andaluziarrek egin eta Jujubak eten duen izkinako sake arriskutsu batek indarra eman dio Eibarri. 17. minutuan iritsi da partidako lehen gola, Carlaren remate bat eta gero, bi ertz-sake jarraituen ondoren.
Lehen erdiaren amaiera hurbiltzen ari zela, kolpe txar bat jaso du Arenek. Hala ere, Granadak baloiaren jabetza handiagoarekin jokatu du, baina ezin izan du bere helburua lortu armaginen defentsa sendoari esker.
Bigarren erdian, bigarren gola iritsi da, Eiderren eskutik, atezain aurkariaren huts baten ondoren. Granada denbora guztian hurbiltzen aritu da armaginen atera, eta hainbat aukera izan ditu gola sartzeko. Hala ere, deskontu luze batera iritsi dira (11 minutu), gol bat gehiagorekin (1-2) markagailuan.
Partida bi aldiz eten behar izan da, lehen zatiko 30. minutuan eta partidako 75. minutuan, jokalariak hidratatu ahal izan zitezen, Granadan 30 graduak gainditzean.