Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Cristóforo: "Ligaren amaieraz hitz egin ahal izateko amesgaizto honek bukatu behar du"

Eibarreko erdilariak adierazi du "garrantzitsuena sendabidea aurkitu eta egunerokotasunera itzuli ahal izatea da"

Sebastián Cristóforok uste du “futbolaz hitz egin aurretik eta Liga nola amaituko den baino lehenago, ametsgaizto honek amaitu behar du”.

Erdilari uruguiarrak prentsaurreko birtuala egin du taldearen egunerokoa jarraitzen duten kazetariekin.

“Garrantzitsuena orain birusa kontrolatzea da, kontagiatutako pertsonen kopurua murriztea eta egunerokotasunera itzuli ahal izatea, ahal den heinean. Ostera ikusiko dugu dena nola doan: liga, bizitzak, lanak, ikasketak eta abar. Baina ezinbestekoa da une honetan kutsadura gelditzea. Funtsezkoa pertsonen osasuna da”.

“Ikusi dugu ez dela herrialde bakarra eragiten duen krisia, mundu guztiari eragin dio. Espero dut gutxi barru birusaren aurkako txertoa aurkitzea gaixotasuna gainditzeko. Garrantzitsua da denon artean kutsatzea murriztea, etxean egonez, eta hala, dena lehenbailehen bukatzeko”.

Cristóforo Fiorentinak utzita etorri zen neguko merkatuan, erosketa aukerarekin. Eibarreko jokalariak ez du burua etorkizunean. “Agenteekin hitz egiten dut, baina egunerokoaz, osasunaz, familiaz. Lehenik eta behin, birusa iritsi aurreko errutinetara itzultzea dut helburu: eta ondoren, ikusiko dugu kontratuarekin zer gertatatzen den. Klausula betetzen den ala ez”.

“Eibarren oso gustura sentitu naiz hilabete gutxi hauetan. Talde ederra dagolea uste dut, batasun handia dago, familia bat gara. Niretzat hori oso garrantzitsua da”.

Horren ildotik, jokalariak zera adierazi du: “oso garrantzitsua izan da niretzat taldearen parte azkar sentitzea”. “Oso ondo jaso ninduten. Hortik aurrera errazagoa da ahal dudan guztia ematea, taldea bere helburuetan laguntzea. Uste dut hobera egin dudala, Taldeari dagokionean, txapelketaren erritmora ohituta zegoen. Liga martxan jartzen bada nire onena ematen ahaleginduko naiz taldeak hazten jarraitu dezan”, azpimarratu du uruguiarrak.

“Eroso sentitu naiz joko-sistemarekin. Taldean Mendilibar urte askotatik ezagutzen duen jendea dago, eta hortaz, badakite zer nahi duen eta nola behar duen jokamoldeak. Uste dut, denok azkar bereganatu dutela bere ideia. Batzutan hobeto egon gaitezke, bestetan okerrago. Baina argi dugu aurrera egin behar dugula, protagonista izan behar garela eta irabazten saiatu behar garela.

Konfinamenduaren inguruan adierazi du, “ikasgai handia izango da denontzat. Familiarekin eta lagunekin egotea gehiago baloratuko dugu. Egunerokoan zaila izaten da zein garrantzitsuak diren aztertzea. Hemendik aurrera zoriontsu egiten gaituzten gauzei balio handi emango diegu”.

“Kuarentena izatez ez da erraza eta familia urrun dagoela are zailagoa da. Egia da egungo teknologiarekin gertuago sentitu ditzakegula familikoak. Orain garrantzitsuena denak osasuntsu egotea da eta hau amaitutakoan, berriro ere besarkatuko ditugu gehien maite ditugunak”.

Eguneroko errutinei dagokionez, Cristofororen esanetan, “goiz esnatzen ahalegintzen niaz. Gosaldu, entrenatu, sukaldatu, bazkaldu, irakurri, interneten aritu. Arrastsaldean, bigarren entrenamendu saioa egiten dut, eta gero, pelikularen bat, familairekin edota lagunekin hitz egin”.