Skip to main content
EU
Kluba

Cristina Cornejo, Itziar Gastearena, Leyre Fernandez eta Titay Calvo, emakumezkoen lehen taldeko jokalari berriak

Esperientzia handiko lau jokalari dira, eta Liga Iberdrolan aritutakoak dira

Emakumezkoen lehen taldeak esperientzia handiko lau jokalari fitxatu ditu denboraldi berrirako: Cristina Cornejo, Itziar Gastearena, Leyre Fernandez y Titay Calvo, guztiak Realean aritutakoak

Cristina Cornejo 26 urteko atezain donostiarra da. Esperientzia handiko jokalaria, Intxaurdin hasi zuen bere ibilbidea, eta azken bederatzi denboraldiak Realean eman ditu. 

Itziar Gastearena Villabona-Amasakos 25 urteko eskuin atzelaria da. Ibilbide luekoa, azkarra eta sendoa da, eta azken zortzi denboraldian talde txuri-urdinean eman ditu.

Leyre Fernandez, aldiz, 26 urteko erdilari iruindarra da. Osasunan hasi zuen ibilbidea, Zaragozarekin egin zuen debuta lehen mailan, eta azken lau denboraldiak Realean egin ditu. Bere balio-aniztasunak taldeari aukera ugari emango dizkio.

Titay Calvo 27 urteko erdilari donostiarra da. Oiartzunen hasi zuen ibilbidea, eta Lehen Mailako igoeran parte hartu zuen. Ondoren Realera joan zen, eta bertan egin ditu azken hiru denboraldiak. Baloiarekin trebea, talde armaginaren zelai erdiari esperientzia eskainiko dio.