Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Cristián Gutiérrez Eibarreko jokalaria izango da 2027ra arte

Jokalaria Malaga CF taldetik heldu da

Cristián Gutiérrez Eibarreko jokalaria izango da 2027ra arte, Malaga CFrekin, bere jatorrizko klubarekin, akordioa lortu ondoren.

Malagako futbolari gaztea (Marbella, 2000) ezker hegalean jokatzen duen jokalaria da, eta gaur IMQren instalazioetan azterketa medikoa egin ostean, bihar hasiko da entrenamenduetan bere taldekide berriekin.

Cristián Gutierrezek 17 urterekin ekin zion bere ibilbide profesionalari Marbellan (2. B) eta 2018an Granadak fitxatu zuen bere bigarren talderako. 2022an Malagara joan zen. Aurreko denboraldian 26 partida jokatu zituen lehen taldean, horietako 21 titular gisa, eta bi gol sartu zituen.

Ongi etorri, Cristian!