
Lehen Taldea
Covid19 testaren emaitzak
Jokalariak euren etxeetan isolatuta daude osasun protokoloak jarraituz
SD Eibarrek adierazi nahi du, atzokoan egindako PCR probetan, gizonezkoen lehen taldeko sei jokalarik positibo eman dutela COVID19an. Horiek guztiek sintoma arinak izan dituzte Gabonetako oporretan eta atzokoan positibo zirela baieztatu zen. Jokalariak osasun egoera onean daude eta euren etxeetan isolatuta egongo dira, osasun protokoloak jarraituz.
SD Eibarreko mediku aseguratzaile ofiziala den IMQk emandako informazioa.